TOPAKETEN MEMORIA ARTISTIKOA
“Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programak antolatzen dituen jardueren barruan, “Topaketen memoria artistikoa” proiektuaren helburua da artista espainiarrei edo Espainian bizi direnei lan artistiko sortu berriak egiteko aukera ematea, programaren elkarrizketa, hitzaldi eta jardueretan garatutako ideia eta gaietan oinarrituak.
Baluarte Fundazioak, programa antolatzen duen erakundeak, lana egiteko ardura emango die hautatutako proiektuen egileei, eta haien ordainsariak eta haren produkzio-gastuak hartuko ditu bere gain, oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.
2022ko urriaren 6tik 18ra bitarte “Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko Topaketak” programaren elkarrizketa, jarduera eta ikuskizunetara joateko Iruñean ostatu hartu eta joan-etorriak egin behar duten pertsonei ere laguntzak emanen zaizkie.
Orri hau bisitatzen jarraitzera gonbidatzen zaitugu, laster abiatuko baita deialdia.