Skip links

TOPAKETEN MEMORIA ARTISTIKOA

 “Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programak antolatzen dituen jardueren barruan, “Topaketen memoria artistikoa” proiektuaren helburua da artista espainiarrei edo Espainian bizi direnei lan artistiko sortu berriak egiteko aukera ematea, programaren elkarrizketa, hitzaldi eta jardueretan garatutako ideia eta gaietan oinarrituak.

Lan artistiko sortu berrien proiektuak programak aurkezten dituen 10 gaien inguruan planteatutako jarduera batzuetan edo guztietan (izan elkarrizketa edo hitzaldietan, izan tailerretan, izan programazio artistikoan) parte hartu ondoren sortuko dira. Horretarako, programaren jardueretan parte hartu nahi duten guztiei interes-gutun bat idatz dezaten eskatzen zaie.

90.750 euro ezarri dira gutxienez ere 5 proiektutarako (banakakoak nahiz kolektiboak) lan artistiko sortu berrietarako. Honako zenbateko hauek emanen zaizkie:

  • 10.000 euro + BEZa, sorkuntzan eta produkzioan egindako lanen ordainsari gisa. 
  • 5.000 euroraino + BEZa, proiektuaren produkzio gastuak estaltzeko. Muga ekonomiko hori betetzen bada eta gastuen xehetasunen berri ematen bada, zenbatekoa proiektu bakoitzerako eskatutakoa izanen da.
  1. Urriaren 5a baino lehen zure interes gutuna bidali. 
  2. Iruñeko 72-22 Topaketak disfrutatu urriaren 6tik 18ra. 
  3. Zure sorkuntza proiektuaren eskaera aurkeztu azaroaren 19a baino lehen. 

Iruñera etortzeko beharra duten eta urriaren 5a baino lehen interes gutuna bidaltzen duten lehenengo 20 pertsonek 250 € arteko laguntza jaso ahal izango dute beren proiektua aurkezterakoan.

Interes-gutuna

Ikusi
Drag