Skip to content

 Gilles Lipovetsky

Filosofoa eta soziologoa.

Millau-n (Frantzia) jaioa zen, eta gizarte postmodernoaren tentsio nagusiak agerian uzten ditu bere lanak. Indibidualismo garaikideari, balio tradizionalen abandonuari, historiaren ahanzturari edo praktika kontsumistei buruzko bere testuek kapitalismoaren zurrunbiloan murgilduta dauden egungo herritarren arazoen eta jarreren mapa marrazten dute. Hogei hizkuntzatara itzuli dituzte bere saiakerak. La era del vacío (1983) bere liburuak modernitatetik postmodernitaterako trantsizioa nola gertatu den aztertzen du, eragin erabakigarria izanik gure garaiko analisietan eta diagnostikoetan. Bere azken lanean luxuaren fenomenoa aztertzen du; izan ere, fenomeno hori jada ez da goi klaseen pribilegioa, baizik eta haren gozamena eta disfuntzioak demokratizatu egin dira azkenaldi honetan. Honoris Causa doktorea da sei unibertsitatetan eta Frantziako Ohorezko Legioaren Ordena Nazionaleko zalduna.

LOTUTAKO EKITALDIAK

SOLASALDIA
05/10/2024
Terminado
11:00

Location

Baluarte Ganbera Aretoa