Ney musika tresnaren interpretea eta artisau maisua da.
Turkiako Gerede hirian jaio zen, eta Ankarako Unibertsitateko Teologia Fakultatean graduatu zen. 14 urterekin ney edo kanaberazko flauta sufia ikasten hasi zen, nahiz eta unibertsitate garaian murgildu zen erabat neyan, Fatih Koca maisuaren eskutik. Koca maisuak irakatsi zion, halaber, turkiar musikaren errepertorio erlijiosoa, bereziki sufi orientazioa zuena. Istanbulen finkatu zen, eta 2004. urtean, “Neynevâ” ireki zuen, neyak sortzeko bere lantegia; gaur egun, erreferentziazko espazioa da Turkian. Soila bada ere –ney kanabera soil bat da–, flauta enigmatikoa da, eta mendeetan musika sufien musika tresna nagusia izan da. Musika tresna sinplea izanagatik, esku egokietan, hala nola Rifat Varolenetan, neya soinu sakonago eta sofistikatuagoak sortzeko gai da.