
- This evento has passed.
All the reporters laughed and took pictures…
14/10/2022 | 20:30

All the reporters laughed and took pictures…
Iruñeko 72-22 Topaketetarako channeling bat (Eve Sussman, Simon Lee, Volkmar Klien)
All the reporters laughed and took pictures… inprobisatutako performance bat da; channeling-a erabiltzen du, eta smartphones-etarako plataforma berri baten bidez antolatzen da: SADISS. Channeling-en, ahozko diskurtso bat (gaztelaniaz, ingelesez edo euskaraz) duen audio-fitxategi bat entzuten da, eta hitzak ozen errepikatzen dira entzun eta berehala. SADISSek, bestetik, kanal-sare bat ezartzen du, eta, horri esker, entzuleek, funtsean artista bilakatuta, hainbat rol hartzen dituzte beren gain narratiba baten komunikazio kolektiboan.
Ohiko bizitzatik, hala egungo Iruñeko bizitzatik nola 1972ko, hau da, lehen topaketak gertatu zireneko urteko Iruñeko bizitzatik, aterako da All the reporters… lanaren narratiba. Iraganeko zein oraingo gertaerak aurkezten ditugu gure entzuleriaren belarrietara zuzenean. Entzuleek, beren smartphones-etatik datorren ahotsaren aginduei jarraiki, dialogoak, monologoak eta ekintzak gauzatuko dituzte haiek sarean barna transmititzen diren bitartean.