Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Arima, memoria, soinua

10/10/2022 | 17:30

Hilda Paredes. Elkarrizketagilea: Fabià Santcovsky.

Hilda Paredesen ahots artistikoa bere musikaren bitartez azaleratzen da, ezaugarri duen indar dramatikoarekin eta zentzu poetikoaren eta askotariko kalitateen denbora egituraketarekin. Hain zuzen, ezaugarri horiek urteetan zehar artista garrantzitsuenetako bat bihurtu dute bere herrialdean zein nazioartean. Diskurtsoaren egituraketari eta bere musikaren kalitate edo materialei buruzko pentsamenduak bere fakturari buruzko gogoeta sakoneko musika eratzen dute, bere interesguneetan etengabe aurkikuntzak egiten dituena. Paredesen soinu iruditeria eta maisutasun formala, gainera, erabakigarria eta bere lanaren ezaugarri den esparrua zabaldu duen ehundura adierazgarria dira: kultura eta zibilizazio natibo mexikarren soinu, kultura eta politikaren aipamena, integrazioa, birsorkuntza eta berregitea. Ildo horretan, bere lanak dimentsio asko ditu: dimentsio kulturalean, iragana eta memoria gurutzatzen dira garaikidetasunarekin eta etorkizunarekin, hizkuntza natiboak erabiltzen dituelako baita ere beren burua haietan adierazten duten poeta garaikideekin eginiko lankidetzen bitartez; eta soinu dimentsioan, Mendebaldeko musika abangoardiako tradizioaren poetikak eta kultura horien iruditeria narratiboak zein berezko soinu iruditeriak bizi dira batera eta bat egiten dute. Horren adierazpen argi eta bereziki esanguratsua da bere ahots musika zabala, zeinetan sonoritate fonetikoak eta hizkuntza natiboen hizketaren musikalitateak faktura bakarreko soinu eta semantika bokabulario zabala eta bereizgarria sortzen duten. Aldi berean, Paredesek Amerikaren historiak oinordetzan emandako gatazkak, tentsioak eta gertakariak lantzen ditu  El Palacio Imaginado lanean eta berriki estreinatutako eta Ivors Stage Works Award saria jasotako Harriet operan, Harriet Tubman aktibista eta abolizionista afroamerikarra irudikatzen duenean. Lanketa hori opera sorkuntzatik egiten du, eta, ondorioz, bere poetika eta bere obraren berezkoa den eta orain esplizitu egin den dramatikoaren, aldarrikatzailearen eta politikoaren funtsa uztartzen ditu. Paredesen musikaren oihartzunean zerbait dago, iraganeko abangoardietako zenbait konpositoretan beren esplorazio hizkuntzetatik harago adierazten zena eta giza arimaren sentipenarekin eta gure gizatasunaren sakonenera eta hunkigarrienera sakontzearekin lotuta dagoena oroitzen, biltzen eta harekin jarraitzen duena. Hilda Paredesen musika unibertsoa, beraz, berez potentzia eta ebokazio unibertso bihurtzen duen kultura eta soinu arloko estilo poetikoarekin azaleratzen da. Haren ahotsetik bertatik bere pentsamendura hurbildu ahal izango gara, eta mestizaje eta aniztasunean abangoardiako musiken eta kulturen jarraitutasunari eta etorkizunari buruz ere galdetuko diogu.

Details

Date:
10/10/2022
Time:
17:30
Evento Categories:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag