Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Ana Blandiana edo esanezina azaltzeko adorea

16/10/2022 | 17:00

Mahai ingurua: Ana Blandiana, Viorica Pâtea eta Jordi Doce.

Ana Blandiana poeta, prosalaria eta saiakeragile bikaina da, errumaniar literaturaren figura ospetsua da eta literatura garaikidearen eragin handieneko emakume ahotsetako bat; balio humanistikoak irudikatzen ditu eta justizia sozialaren militantea da. Zerbaitengatik jaso zuen «Askatasunaren Europar Poeta» saria (Gdansk, 2016). Blandiana bere garaiaren lekuko izatearen papera onartzen duen eta literatura historiaren izuaren aurrean erresistentzia moral gisa ulertzen duen idazleen leinukoa da. Poesia eta gizarte zibila berreraikitzeko nahia armatzat izanik, Blandianak bizitza publikoan bat-batean sartu eta Errumaniako diktadurari aurka egiteko ausardia izan zuen. Topaketa honetan, bere poesia, poetika eta errealismo magikoaren tradizioari eginiko ekarpena ere landuko dira, kontakizun laburren bi liburukitan adierazita, zeinen bultzada gidaria aporia honetan laburtzen den: «Fantastikoa ez zaio aplikatzen errealari, esanahiez betetako haren irudikapena besterik ez da. Imajinatzeak gogoratzea esan nahi du». Poesia esanezina azaltzeko burugogorkeria gisa definitzean, bere bertsoa bizitasun ia erlijiosoarekin ahalegintzen da maitasunaren sakrifizioaren eta borrokaren sakrifizioaren arteko existentziaren miraria definitzen. Horri zor zaio, hain zuzen ere, uste hau duela: «Poesia ez dago egina distira egiteko, argi egiteko baizik».

Details

Date:
16/10/2022
Time:
17:00
Evento Category:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag