Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Tango sataniko batetik jainkosa batera

08/10/2022 | 12:00

Elkarrizketa: László Krasznahorkai eta Adan Kovacsics. 

László Krasznahorkai idazlearen eta haren itzultzaile eta, halaber, nobelagile eta saiakeragile Adan Kovacsicsen arteko elkarrizketa egile hungariarrak Espainian argitaratutako azken bi liburuei buruz izango da: Y Seiobo descendió a la tierra eta Tango satánico. Hain zuzen, bi lan horiek idazlearen idazteko moduaren adierazgarriak dira, bere lan osoa hartzen baitute. Y Seiobo descendió a la tierra lanean, Krasznahorkaik Ekialdeko eta Mendebaldeko kulturako sorkuntza handiak aztertzen ditu, eta, era berean, sakratua barne hartuko duen eta edertasunaren kontserbazio iraunkorra ekarriko duen existentzia bat izateko nahia erakusten du. Aldiz, Tango satánico lanean, munduaren ikuspegi beltz eta apokaliptiko bat aurkitzen dugu, eta zehazki, Hungariarena, bertan ustelkeriaren, hondamenaren, indarkeriaren eta gerraren mehatxua agertzen baita. Halaber, elkarrizketa horretan balioa emango zaio maisu hungariarrak narratiba garaikideari eginiko ekarpenari. Hain zuzen, hauen bitartez eraiki du bere ekarpena: unibertso propio eta berezia sortzearen bitartez, non pertsonaia berezi eta kixoteskoak dauden; erritmoagatik irakurlea harrapatzen duten esaldi luze eta konplexuen bitartez; forma berritzaile eta erradikalen bitartez, zeinak mugak apurtzen eta beste sortzaile batzuekin eginiko lankidetzetan beste forma artistiko batzuei leihoa irekitzen dieten (adibidez, Max Neumann artistarekin edo Béla Tarr zinema zuzendariarekin; azken horren film esanguratsuenak Krasznahorkairen narratiban eta munduan oinarritzen dira). Azkenik, literaturaren independentzia eta askatasunari eusteko beharraz hitz egingo da, gaur egun masen eta arrakastaren kulturak mehatxatuta baitago.

 

Details

Date:
08/10/2022
Time:
12:00
Evento Category:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag