
- This evento has passed.
Europa oraindik?
11/10/2022 | 17:30

Osasun arrazoiengatik, Massimo Cacciari ezin izango da bertaratu eta streaming bidez parte hartuko du, Francisco Jarauta eta Ramón Andrés bertan izango dira.
Massimo Cacciari, Filosofiaren handietako bat, beste maisu batekin, Francisco Jarautarekin, solasean arituko da murgilduta gauden unearen zailtasuna aztertzeko: beste behin, Europak bere batasun politikoa irudikatu zezakeenean eta, horrela, nazioarteko testuinguru geopolitikoan subjektu bitartekari izan, historikoki zalantzan jarri duten mamu eta enigmek itaundu dute berriro: lurralde mugak, gerra edo bakea, legea edo gatazka. Errusiak Ukraina inbaditzeak azken hamarkada hauetan ezkutuan erakutsi den oreka ahularen larritasuna azkartu eta azaleratu du. Nazioarteko egoera gero eta konplexuagoa da, eta hegemonia berrien menpe dago; hori horrela, Europak nekez egingo dio aurre bere ideal politiko eta moralak gauzatzeko etorkizunari. Galderak gero eta ugariagoak dira, eta ziurgabetasunez betetako etorkizuna sumatzen da; eta guk, “héritiers sans testament”, Paul Valeryk idatzi zuen moduan, etorkizun hori interpretatu beharko dugu.