
- This evento has passed.
Elkarrizketa: 1972ko Topaketen bulkada eta oihartzuna | Kontzertua: Luis de Pablo y la música de los Encuentros
06/10/2022 | 19:30

Elkarrizketa: Tomás Marco eta Teresa Catalán, eta “Luis de Pablo y la música de los Encuentros” kontzertua.
Tomás Marco eta Teresa Catalán hainbat puntu komun dituzten estatuko bi musika figura dira: biek ala biek musika sorkuntzaren katalogo zabala garatu dute, eta, aldi berean, Espainian zenbait hamarkadaz musika erakunde garrantzitsuak garatzen lagundu, parte hartu eta, are gehiago, horien buru ere izan dira. Biak, gainera, 1972ko Iruñeko Topaketen partaide eta lekuko izan ziren. Bi sortzaile horiek harrezkero izan duten adiskidetasuna, guretzat, entzule gisa, espazio onena da egunotan oroitzen dugun ekitaldi historiko hari buruz duten lekukotzaren berri izateko, eta, hartara, haien eskutik beren musika sorkuntzaren ikuspegia eta pentsamendua ezagutu ahal izateko eta duela 50 urteko Iruñean aurkikuntzako eta esperimentazioko egun haiek beren lanean eta garapenean izan zuten inpaktua eta ondarea ezagutzeko.
Orquesta Sinfónica de Navarra/Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emandako kontzertu sinfoniko honek Iruñeko 72-22 Topaketak egitasmoaren une gorenetako bat markatzen du; izan ere, oihartzun edo durundi gisa oroitzen du iruindarren bizitzan zenbait konpositorek, hala nola Luis de Pablo bilbotarrak (1930-2021) edo Teresa Catalán nafarrak (1951), duela 50 urte (Topaketen lehenengo edizioan) herritarren artean hedatzen lagundu zuten abangoardiako musikaren esperientziak izan zuen inpaktu estetikoa. Zehatz-mehatz, Jordi Francés maisuak eta OSN/NOSek oroitzapenezko programa bat diseinatu dute, eta XX. mendearen bigaren erdiko ausardia eta esperimentazioaren espiritua jasoz, “musika berri” espainiarraren bilakaeran hain erabakigarriak izan ziren konpositore nazionalen lanak biltzen ditu, hala nola hauenak: Luis de Pablo –Rostro-, Teresa Catalán –Glosa en tono de re (Manuel Castillo in memoriam)– eta Tomás Marco –Paseo con Sarasate-. Gainera, Europako abangoardiako lan seminal batzuk ere jasotzen ditu –Aurora, Iannis Xenakis (1922-2001); Melodien für Orchestre, György Ligeti (1923-2006)–, bai eta Ipar Amerikakoak ere –4’33”, John Cage (1912-1992)–. Horiek guztiak bikain entzun ahal izango dira OSN/NOSen eskutik, Jordi Francésen gidaritzapean eta Yorrick Troman concertinoarekin, Sarasate maisuaren mailara iristen saiatuko dena Marcoren lan-omenaldian.