Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

La cuestión de la tecnología

17/10/2022 | 17:30

Yuk Hui, Hartmut Rosa eta Santiago Sánchez Migallónen arteko elkarrizketa.

Zalantzarik gabe, teknologiaren gaia da gure garaiko gai nagusienetako bat. Adimen artifiziala edo edizio genetikoa bezala horren disruptiboak eta aldi berean nonahikoak diren aurrerapenek behartzen gaituzte aspaldikoak diren galderak era berri batean planteatzera: Nora eramango gaitu prozesu teknologikoak: Silicon Valleyko guruek agintzen diguten utopiara ala zineman hainbestetan ikusi dugun distopia apokaliptiko suntsitzailera? Prozesu hau saihestezina da ala badago alternatibarik? Prozesu bakar bat dago edo, Huik dioen moduan, teknodibertsitateaz hitz egin behar genuke? Teknika naturaren aurkakoa da ala badago ekologia eta makinak bateragarri egiteko modurik? Lotuta dago garapen teknologikoa kapitalismoarekin eta, beraz, bigarrenari uko egiteak berekin dakar nahitaez lehenengoa errefusatzea? 

Eskola Kritikoak arrazionaltasun ilustratuaren alde ilunaz ohartarazi gintuen, eta ikusarazi zigun salbamen teknozientifikoko promesek nekez eramango gintuztela Agindutako Lurraldera. Indarrean jarraitzen du ikusmolde horrek? Zeintzuk dira gaur egungo alienazio modu berriak? Hartmut Rosak proposatzen duen denboraren azelerazioa da gure ezinegonaren zio nagusia? Eta non dago irteera?

Details

Date:
17/10/2022
Time:
17:30
Evento Category:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag