
- This evento has passed.
Denboren zeinuak
16/10/2022 | 12:00

Elkarrizketa: Peter Sloterdijk eta Isidoro Reguera
Peter Sloterdijk gizateriaren gogamen distiratsuenetako bat da –Bild Zeitung egunkariaren arabera–, «etorkizuna buruan duen» gogamen bat. Izan ere, filosofoak ez dira ikusle hutsak, ezta profetak ere: egiari zor, denboren zeinuen interprete argiak dira. Sloterdijk bere itzultzaile nagusia eta filosofoa ere baden Isidoro Reguerarekin solasean arituko da. Sloterdijkek existentziaren definizio berria proposatuko du, kontzientziaren iraultza, gizaki berri baten formulazioa, labur esateko. Horren guztiaren oinarria da Sloterdijkek “ko-immunismo” deitzen diona (komunismoaren aurrean): biziraupenerako estrategia komun bat, besterik gabe. Topaketan, etika unibertsal eta training espiritual gisa (ez teologia gisa) ulertutako erlijio batez arituko da. Titanic ontzian lanpostuak sortzen ez dituen politika batez aritu ordez, izebergaren zientziaz arduratzen denaz. Munduarekiko nolabaiteko urruntze batez, arrazoi zinetikoaren kritika batez hondoan giza hauskortasunaren kontzientzia izanik. Sosegu eurotaoismo moduko batez, existentziaren ordena naturalean sortutako jakintza batean, kontakizun handi interesatuen eurozentrismo batean izan ordez. Laburbilduz, bi aukeren artean norbera aukeratzearen zentzuaren gai orokorraz: nazionalista sedentario gisa, bizitzaren zentzu osoa bere sorlekuak ematen diona, edo iragaitzazko munduko hiritar gisa, banako pertsonala dena, leku jakinik izan ez arren.