Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Malditas Plumas

07/10/2022 | 21:00

Zure sarrera erosi Tickets

Malditas Plumas errebistaren generoan inspiratuta dago. Obra ironikoa eta samurra da, umorez betea, eta, errealitatearen eta fikzioaren artean, Paraleloko vedette baten istorioa kontatzen du. Interpretea Sol Picó da; koreografoa, dantzaria eta dantza garaikidearen erreferente handienetako bat. 

Malditas Plumasen, pertsonaia horren bizitzako hainbat pasarte kontatzen dira, samurtasunaren eta gainbeheraren arteko bidaia batean. Obra honetan, Paraleloko vedette horren historia ezagutuko du ikusleak; haren oroitzapenak, esperientziak, bizipenak… Edo, ez ote da dena asmakizun bat? Ez ote dira soilik haren ametsak, bizi proiekzioak, eta bete gabeko desirak? 

Agian dena zorakeria handi bat da, eta, leku eta garai zehatz batera garamatzan arren, sentimendu gizatiarrenekin eta, beraz, unibertsalenekin konektatzen gaitu: hiltzeko, degradatzeko, galtzeko beldurrarekin, eta, azken batean, desagertzeko beldurrarekin.

Obra honek eraldaketa erabiltzen du, ikusleekiko elkarrekintza, eta fikzioa eta errealitatea nahasten ditu, betiere Sol Picóren hizkuntzaren bereizgarri diren ironia eta umorea baliatuz.

 

Details

Date:
07/10/2022
Time:
21:00
Evento Categories:

Interviene

Sol Picó

Other

Entrada
Zure sarrera erosi

Lugar

Teatro Gayarre – Gayarre Antzokiak
Avenida CARLOS III EL NOBLE 1 BAJO, 31002 Pamplona, Navarra
Pamplona, Navarra 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag