Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Begirada berreskuratzea

07/10/2022 | 18:00

Zure sarrera erreserbatu Tickets

Victor Kossakovsky eta Sergei Loznitsa, elkarrizketa bat.

Egunkariak, sare sozialak, mass mediak eta informazio erreportajeak albisteez eta irudiez gainezka datozkigu egunero, biharamunean zakarrontzian eta ahanzturan desagertuko direnak. Horren guztiaren ondoren, zer gelditzen zaigu memorian? Zer ikasi dugu? Lausotu egiten diren irudien zarataren aurrean, generoko beste zinema batzuen aurrean ―irudi guztiak sinesgarriak dira, zinema horretan dena delako amets―, bada beste zinema bat, non dena funtsezko kontu baten inguruan ardazten den: begirada. Eta ikusleak errealitatearen irudien gainean duen begirada horretan, galderak etengabekoak dira: Zergatik, nola, nork erakusten digu hori, nondik ari gara hau guztia ikusten? Victor Kossakovsky errusiar zinemagileak eta Sergei Loznitsa ukrainarrak funtsezko galdera horiek planteatu dituzte beti kamerarekin eginiko beren lanean; gerra irudien erabilera politikoa edo propagandistikoa   ―nazismotik sobietar erregimenera―, irudien etika eta estetika, kameraren posizioa eta zinemagilearen begirada, poesiaren eta errealitatearen aukera hibridoak, memoriarako irudiak. Biak ala biak uste sendo batetik abiatuta egin dute lan beti: bai ikusleak bai zinemagileak funtsezko eskubide berbera dute: “begiradarako eskubidea”. 

Details

Date:
07/10/2022
Time:
18:00
Evento Categories:

Other

Entrada
Zure sarrera erreserbatu

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag