Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Demokrazia (bir)pentsatzea

09/10/2022 | 12:30

Elkarrizketa: Adriana Cavarero eta Donatella Di Cesare

Europan berriro dabiltzan haize totalitario eta oldarkorren aurrean, XXI. mendeak politikaren oinarrizko kontzeptuak birpentsatzera behartzen gaitu, urgentzia bereziarekin. Guretzat eta etorkizuneko belaunaldientzat, demokraziaren ideia bera dago jokoan. Kontzeptu hori askotan aipatzen da gure hitzaldietan, baina hainbatetan hutsaltzen da, askotan zentzu positiboa duen baina orokorra eta hutsa den hitz bihurtuta. Demokraziaren esperientzia materialaren errora bertara itzuli behar dugu, eragile (berdin zein desberdin) ugariren esperientzia parte hartzaile gisa ulertuta, partekatutako espazio fisiko batean elkar eraginez. Ildo horretan, Hannah Arendtek irakatsi digu demokrazia politika bera dela bere fundazio unean bertan. Demokrazia beste batzuk baino hobea den gobernatzeko modu bat izateaz gainera, ezer baino lehen, zoriontasun publikoa boterea sortzeko emozio aztoragarri gisa berraurkitzen duten aniztasun elkarreragileen dimentsio materiala eta gorpuztea da. Adriana Cavareroren eta Donatella Di Cesareren autoritateak gure garai asaldatuaren dilemak aztertzen eta argitzen lagunduko digu.

Details

Date:
09/10/2022
Time:
12:30
Evento Categories:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag