Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Resonancias creativas en tiempos convulsos.

03/10/2022

Jardunaldia: urriak 3.

Hainbat metaforarekin adierazi da modernitatea bere historian zehar. Aurrena aurrerapena izan zen, geroago iraultza. Gaur egun, garaien zeinuak sormenaz hitz egiten du. Marcuse zaharrak iragarri bezala, Eros modernitate berantiarraren zentralitate arketipiko gisa gailendu da. Prometeok amore eman du gizartearen birfundazio semantikoa eskatzen zuen jainkotasun baten bat-bateko etortzearen aurrean. Sormena XXI. mendea pentsatzeko giltzarri nagusietako bat bihurtu da. 

Iruñeko 72-22 Topaketek Pentsamendu Gune bat ireki dute, non gizarte osoa hausnarketasun pluraleko ariketa batean aurkeztu behar baita, ezinbestekoa delako hori gaur egungo krisi-garai honetan. Humanitateetako eta Gizarte Zientzietako ikerkuntzatik sortutako hausnarketa akademikoak ezin du huts egin hitzordu horretan, bolizko dorrea utzi behar du, pentsamendu kritikoari uko egin gabe.

Jardunaldi honek, zeina Topaketetan proposatutako gai nagusiekin bate egiten duten lau mahairen inguruan antolatu baita, gai nagusietako batzuk jorratuko ditu gaur egun I-COMMUNITAS Ikerketa Sozial Aurreratuko Institutuan garatzen diren ikerketetatik abiatuta, handik hausnarketa eta eztabaida irekiak bultzatzeko helburuz.

Informazio gehiago:https://www.unavarra.es/cultura/cursos-de-extension/cursos-de-otono?contentId=269870.

Details

Date:
03/10/2022
Evento Category:

Lugar

UNIVERSIDAD PÚBLICA DE NAVARRA / NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA
Av. Cataluña, s/n
Pamplona, Navarra 31006 Spain
+ Google Map
Ikusi
Drag