Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Bizitza bat soinu ezezaguna aztertzen | SALVATORE SCIARRINO: L’OPERA PER FLAUTO

12/10/2022 | 11:30

Bizitza bat soinu ezezaguna aztertzen

Elarrizketa: Salvatore Sciarrino eta José María Sánchez Verdú.

Salvatore Sciarrino da, zalantzarik gabe, XX. mendearen bigarren erdiko eta XXI. mendearen hasierako musika pentsamendu eta sorkuntzaren figura handienetako bat. Hirurogeita hamarreko musika abangoardietako konpositore gakoa da, eta estilo nahasezin bateko sui generis hizkuntzaren hamarkadetan gauzatutako garapen azkar eta, aldi berean, sendoak konpositoreen belaunaldi askorentzako eragin iturri izugarri bilakatu dute. Horrez gain, ondarean utzi duen instrumentuak eta teknika instrumentalak pentsatzeko moduak lagundu egin du soinuaren aukera eta kontzepzio berriak irekitzen, estetika eta estiloetatik harago abangoardiako bokabulario instrumentalaren orokortasunerako ekarpen erabakigarria egin dutenak. Ibilbide hori obra instrumentalen katalogo zabal batean islatzen da; lan horien artean, besteak beste, Opera per Flauto obrako bere lan ikonikoak ditugu –sorta bat entzun ahal izango dugu bere lekukotzari jarraitzen dion kontzertuan–, bai eta kamera eta orkestrako talde desberdinetarako lan ugari ere. Bere lana ildo horretan izan duen eragin handiagatik neurtzeaz gain, Sciarrino bere sorkuntza bizitza osoan opera eta musika antzezlan ugari ausardia handiz konposatu dituen egileetako bat da, bere ikuspegiarekin birdefinitu baititu generoaren askotariko alderdiak eta, era berean, hain bereizgarri eta eragin handikoa den ahots idazkera garatu du, bere idazkera instrumentalerako aipatutakoa bezain beste. “Betiereko modernotasun” harrigarria duen musika egiten du, eta musika horrek, aldi berean, poetika bereizgarri eta originala du iragana, tradizioa, askotariko musika generoak (abangoardiakoak zein herrikoiak) eta kodeak (dela musika arloan dela kultura arloan oro har) berrirakurtzeko, berrinterpretatzeko eta horiekin erlazionatzeko. Horrela, adibide paradigmatikoa ere bada testuarteko elkarrizketak irudikatzeko (modu arautzailean egiten ez badu ere eta bereziki harrigarriki egiten badu ere), bere garaiko espirituan “postmodernitatearen” nozioarekin oso lotuta zeudenak. Oraindik ere aipatu egin behar da, beste batzuen guztiz bestelako moduan eta osagarri gisa, XX. mendeko pentsalari handien artean isiltasuna hartu duela pentsamenduaren, sorkuntzaren, esplorazioaren eta –bere musikarako estetikaren arloan– soinuaren beraren abiapuntutzat. Isiltasunaren eta naturaren soinuen soinu poeta da, askotan magiko gisa hartua; bere hizkuntza, gainera, denbora nozio eta kontzepzio berrien paradigma bat da, zentzu horretan Einsteinek eta Bergsonek irekitako XX. mendearen hain berezkoa dena. Sciarrinon, denbora batzuetan energia karga handiko isiltasunaren bitartez hedatzen da, eta besteetan, etenaldi dinamiko konplexuenen bitartez –erregistroen muturrak eta soinu bolumenen tarteetan biziz–, edo oso pianoa den soinu bereizgarriaren bitartez. “Denbora sciarriniano” hori ez da kasualitatez bihurtzen espazio bat bere horretan, aurreko mendeko pentsamendu modu, teoria eta ereduetan iragarritako denbora fisikoari buruzko ideia eta nozio erabat modernoekin bat etorriz. Halaber, alderdi horretan, bere ekarpena aparta eta garrantzitsua da bere obraren ondorengo abangoardiako musika diskurtsoak garatu diren moduari dagokionez.
José María Sánchez-Verdú nazioartean presentzia handiena duen egile espainiarretako bat da, eta topaketa honetan entzungo dugun elkarrizketa behar bezala egiteko moduko soinu eta pentsamendu unibertsoa du. Bere obra soinu hizkuntza pertsonalean oinarrituta ere eraiki da, eta hizkuntza horren abiapuntua Sciarrino eta antzeko egileen lehen aipatutako ondarearen nolabaiteko oinordeko kontzepzio instrumentala da, bere forma poetikoan garatzeko. Era berean, antzekoa da biek ala biek musika antzerkiari buruz duten interesa, Sánchez-Verdúk musika eszenikoan egin duen sorkuntza zabalgatik, soinu sorkuntza espazioaren, argiaren eta arkitekturaren pentsamenduarekin zabaldu baitu. Sánchez-Verdú da, hortaz, gure gidari onena elkarrizketa honetan, Sciarrinok bere sorkuntzaren gakoak eman diezazkigun eta musikaren etorkizunari buruz duen ikuspegiaren berri eman diezagun.

SALVATORE SCIARRINO: L’OPERA PER FLAUTO

1977an, Salvatore Sciarrinok obra genealogia oso baten lehen pieza konposatu zuen, gero l’Opera per flauto izenez ezagutuko zen lan multzoa. Urteetan zehar idatzitako pieza multzo bat baino gehiago, l’Opera per flauto bihurtu zen erabateko unibertso, etengabe hedatzen zena Sciarrinoren katalogoaren barruan, luze gabe erreferentzia bihurtuko zena musika-tresna honen idazketa modernoarentzat.  Errepertorio honen dimentsio eraldatzailea aldera daiteke bere garaian Chopin eta Liszten ekarpen pianistikoek izan zuten eraginarekin. Zeharkako flauta, l’Opera per flauto obran, munduen proiekzio moduko bat da, eta mundu horien soinu hiztegi genuino eta originalari esker, instrumentuak instrumentu ugari hartzen ditu bere baitan, non ezin konta ahala ideia aurki ditzakegun, ezin konta ahala soinu aukera, gehienak ezezagunak orain arte, Sciarrinoren erradikaltasunetik sortuak. Oraindik agertu ez baina posible den horren soinu intuizioak, eta haren hiztegi tekniko eskerga eta berritzailearen formalizazio notazionalak, berez helburu izatetik urrun, lengoaia berri bat eratzen dute, ahalmen ebokatzaile handikoa, duela hamarkadetatik liluratzen dituena entzuleak eta interpreteak, baina baita konpositoreak eta teoriko nahiz adituak ere. Flauta-jotzaile handi ugarik ekin diote errepertorio honi, Roberto Fabbricianik eta Mario Carolik besteak beste, eta Matteo Cesari birtuoso bikaina izan da azkenaldian lekukoa hartu duena, erreferentzia dena flautarako musika garaikidearen alorrean, Sciarrinoren soinu unibertsoan bereziki. 

Details

Date:
12/10/2022
Time:
11:30
Evento Categories:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag