Verano 1993 (2017) Carlaren debut autobiografikoa da. 2017ko Berlinalen estreinatu zuten, eta opera prima onenaren saria eta Generation Kpluseko epaimahaiaren sari nagusia irabazi zituen. Filmak 30 sari baino gehiago jaso ditu mundu osoan, Espainia ordezkatu zuen Oscar Sarietan, EFA Sarirako izendatu zuten, eta 3 Goya irabazi zituen, Zuzendari Berri Onenarena barne. 2018ko Canneseko Women in Motion sarietan, talentu berri gisa saritu zuten. Simónen azken film laburrak Después también eta Correspondencia dira; azken hori, Dominga Sotomayorrekin izandako elkarrizketa epistolarra, Visions du Réel, New York Film Festival eta Donostiako Zinemaldian estreinatu dute, besteak beste. Haren bigarren film luzea, Alcarrás, Berlinaleren 72. edizioko Sail Ofizialean estreinatu zuten nazioartean, eta Urrezko Hartza irabazi zuen bertan.