Altsasun jaio zen 1976an, Euskal Filologian lizentziaduna da eta euskara teknikari gisa lan egiten du administrazioan.
Haur literaturako hainbat liburukiz eta iritzi artikuluz gain, zortzi poesia liburu argitaratu ditu: Mugarri estaliak (Susa, 2000); Spam poemak (Elkar, 2004); Bala hutsak (Elkar, 2006); Souvenir (Elkar, 2008), Joseba Jaka bekari esker egina; Urtebetetze festa (Elkar, 2012), eta Irautera (Elkar, 2019). Halaber, poema liburu ilustratu hauek egin ditu: Zerua berun (Mezulari, 2014), Peru Abarka sariaren irabazlea, eta Elurra elurraren gainean (Autoedizioa, 2021).
Gaur-gaurkoz, Iparraldekoneska literatura blogaren burua da.