Idazle argentinarra, Buenos Airesen jaio zen 1957an. Historian lizentziatu zen Parisen, eta Madril, New York eta Bartzelonan bizi izan zen. Kazetaritza grafikoan, irratian eta telebistan lan egin zuen, liburu aldizkariak eta sukaldaritza aldizkariak zuzendu zituen, Voltaire, Shakespeare eta Quevedo itzuli zituen, Guggenheim beka jaso zuen, nobelako Planeta eta Herralde sariak eman zizkioten, bai eta saiakerako Tiziano Terzani eta Caballero Bonald sariak eta kazetaritzako Espainiako Erregea eta Moors Cabot sariak ere.
Hogeita hamar liburutik gora argitaratu ditu hogeita hamar herrialdetan baino gehiagotan. Azkenak –liburuak, ez herrialdeak– Sinfín eta Todo por la patria nobelak eta Ñamérica saiakera dira.