Zinegilea eta irakaslea da. Haren lehen film luzeak, El cielo gira izenekoak (2005), kritikaren eta ikusleen aintzatespena jaso zuen, eta nazioarteko hainbat sari eman zizkioten, hala nola Rotterdameko Tiger Awards Saria, film onenaren Cinéma du Réel Saria, BACIFIko Fipresci Saria, edo Radio Nacionalen Ojo Crítico Saria. Haren bigarren film luzeak, Mercado de Futuros izenekoak (2011), Nyongo jaialdiko Begirada Berrien Saria jaso zuen, besteak beste. Francesç Torresekin batera, Katalunia ordezkatu zuen 2013ko Veneziako Bienalean, 25% Catalonia at Venice lanarekin.
Bestalde, Sorkuntzako Dokumentalaren Masterreko irakaslea da Bartzelonako UPFn, eta zinegileen atzera begirakoak komisariatu ditu eta mintegiak eman ditu hainbat unibertsitate, museo eta Estatuko zein nazioarteko jaialdietan.