Soinu artista, ikertzaile eta ekoizlea, Lesakan 1975ean jaioa. Bere lanaren ezaugarri nagusia entzumenak eta soinuak berekin dakarren edozein komunikazio edo sorkuntza moduren ikerketa eta jakin-mina da. Hainbat diziplina eta jatorritako artisten zerrenda luze batekin kolaboratu du, eta bere lanak mundu osoko hainbat jaialdi, arte zentro eta museotan aurkeztu dira. Bere obra propioak garatzeaz gain, filmetarako soinu-bandak osatzen ditu aldizka, eta, horien bidez, nazioarteko hainbat sari jaso ditu. Azken bi hamarkadetan, Beran (Nafarroa) beste ERTZ musika batzuei eskainitako nazioarteko jaialdia zuzendu du, nazioarteko hainbat erakusketa eta proiektu komisariatu ditu, eta jada desagertuta dagoen Donostiako ARTELEKU arte garaikideko zentroko soinu saileko koordinatzaile lanak egin zituen. Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du aldizka, irratiko lanak eginez eta musikari, soinuari eta entzutearen kulturari buruzko zutabeak eta iritzi artikuluak idatziz. AUDIOLAB elkarteko kidea da.