Skip links

MUNDUA SORTU, BEGIRATU, ENTZUN

Praktika artistikoa, bere modalitate eta diziplina guztietan, barneko eta kanpoko errealitatea arakatzeko jarduera bat da, materiaren, irudiaren, mugimenduaren eta soinuaren bidez. Iruña hiriak ateak zabalduko dizkie arteei eta pertsonei, desberdintasunari eta dibertsitateari. Abegi egin nahi duen hiria, gogoeta, praktika artistikotik abiatuta. Mundua sortzea, behatzea eta entzutea, ez aisia modu gisa, eraldaketa eta gogoeta elementu gisa baizik.

Pentsamenduak eta arteak, ia modu instintibo batean, rol aktibo bat jokatu dute, batez ere XX. mendearen bigarren erditik aurrera, munduaren berrantolakuntza bat iragartzen duten planteamendu berrien aurrean, kaltetu masa ikaragarriak eragingo duen berrantolakuntza. Garaiz gaude gure alderik onenarekin konektatzeko? Garaiz gaude mundua berriro xarmatzeko, minutu batzuez bada ere, egun batzuez? Posible da oraindik mundu berri batean pentsatzea, jaso dugunaren guztiz bestelakoa eta hobeagoa izango dena? Nola konekta dezakegu mundu garaikidearen gizatasuna legatu gisa jaso dugun iruditeria tradizionalarekin? 

Soinu instalazioak, musika, arte erakusketak, dantza, zirkua, literatura, zinema, antzerkia, arkitektura, gogoeta…, hiriko kultura ehunarekin konplizitatean, aktiboki gonbidatuko gaituzte mundua sortzera, behatzera eta entzutera, haren xarma berritzeko.  

Ironiak, umoreak, delirioak, mugen hausturak edo emozioak bultzatuko gaituzte literaltasuna urratzera, jarrera intoleranteak haustera eta behin betiko posizioak eraistera. Iruñeko Topaketak, kidetasunak eta oroimen partekatuak trukatzeko toki pribilegiatu gisa, konplizitateak ehuntzeko zentzumenen eta emozioen bidez.

Ikusi
Drag