MUSIKA ETA BERE ESATEKO GARAIKIDEA
Ernst Bloch-ek duela hamarkada batzuk esan zuen «eraginkortasun etikorako» bidea zela musika. Horrela defini daiteke adierazpen berriei bidea ireki dien aukera teknologikoa duen arte horren betekizuna. Musikak gutxitan eratu du hain lotura estua pentsamenduarekin, eta gutxitan eman du gure garaiko sentipenaren adierazpen hain bukatua.
Musika da, beharbada, Mendebaldean gertatutako desegituratze soziala hobekien gorpuztu duen artea, batez ere XX. mendearen bigarren erditik aurrera eta Bigarren Mundu Gerra amaitzearekin batera. Ordutik aurrera, etengabea izan da hizkuntza berrien bilaketa, kontzientzia berri bat planteatzen eta azaltzen saiatzen diren hizkuntzak, kutsu nihilistako etengabeko kontraesanaren pean, postmodernitateak hain berezko dituenak, eta kontzientzia historikoa galdu eta muturreko neokontserbadurismoa eta indibidualismoa ekarri dizkigu horrek. Arnold Schönberg-en tonu hausturatik aurrera, baina bereziki musika garaikidearen aitatzat jotzen den Anton Webern-en konposizioen bidez, bide ezberdinak eta ausartak hartu ditu musikak, guztiak ere gerraosteko Europan ezarritako kontzientzia bakartia ulertzeko eta XXI. mendean zehar jarraitzeko.
Musikak gutxitan eratu du hain lotura estua pentsamenduarekin, eta gutxitan eman du gure garaiko sentipenaren adierazpen hain bukatua: desorientazioa, bakardadea, inkomunikazioa, bilaketa, esperimentazioa. Egoera horren errealitatea jasotzen du Musika eta bere esateko garaikidea atalak. Musikak, bere errepertorio berritzaileenaren bidez, garai baten haustura zehatz-mehatz deskribatu izanak, legitimatu egiten du bere proposamenetan protagonista aurreratuenetakoa izateko. Izan ere, gaur egungo musika “entzuteak” soinu espazio berrietara irekita egotea esan nahi du, gure irudimenean irekitzen diren espazioak eta errealitate akustiko berriak sortzen dituztenak, gure burua irekitzeko.
Egia da Ernst Bloch-ek duela hamarkada batzuk esan zuena: “eraginkortasun etikorako” bidea zela musika. Horrela defini daiteke soinu-arte horren betekizuna, adierazpen berriei bidea ireki dien aukera teknologikoa duena, ez da ahaztu behar, ordea, tresna konbentzionalen erabilera, baina, orain bai, XX. mendearen erdialdera arte erabili zirenaren modu oso desberdinean erabilita teknikoki. Horrek esan nahi du soinu berriak sortzen ari garela, eta esan nahi du onartzen ari garela haren hizkuntza kontzientzia eta mundu berri batera bideratzea.
Topaketetan musika garaikideko pertsonaia ospetsuak bilduko dira, mundu osoan ospe handia duten maisuak, musika pentsamendu bat eta konposizioa ulertzeko modu bat utzi dutenak atzean. Horiekin batera, gaur egungo konpositore gazte eta aurreratuenak egongo dira, dagoeneko nazioarteko proiekzioa dutenak. Era berean, elkarrizketak, eztabaidak eta tailerrak programatu dira, eta kontzeptu akustiko ezezagunak eta, horrexegatik, irekiak, eskaintzeko gai diren soinu-instalazioak.