ARTEAZ MINTZATZEKO
Instalazio ausartek, obra elementu bizi bihurtzen duten performanceek, teknologia berriak erabiltzeak, material primarioak erabiltzearen aldean, artearen kontzeptu berri bat ekarri dute, baita teorizazio bat ere, eta museoek sorkuntzaren topaleku gisa duten balioa zalantzan jarri ere egiten dute.
Arte plastikoek aurrekaririk gabeko prozesua bizi izan dute azken mendean. Abstrakziorako bideak, gaur egungo kontzientzia oso indibidualizatu eta «figuratiboarekin» paradoxa eraginez, tentsio kontzeptualetik konposizio berrienetara garamatzaten ideiak eta obrak sortu ditu, esentzialtasuna eta biluztasuna bilatzeagatik nabarmentzen direnak. Horrela deskriba liteke, gaingiroki, azken hamarkadetan izandako pultsu artistikoa, kontuan izanik artelana erakusteko espazioa pentsatzeko modu berrian oinarritu duela bere ahalegina. Instalazio ausartek, obra elementu bizi bihurtzen duten performanceek, teknologia berriak erabiltzeak, material primarioak erabiltzearen aldean, artearen kontzeptu berri bat ekarri dute, baita teorizazio bat ere, eta museoek sorkuntzaren topaleku gisa duten balioa zalantzan jarri ere egiten dute.
Hain aspaldi ez dela, XX. mendearen amaieran jada adierazi zen arazo bat aipatu zuen Boris Groys-ek, zeinaren arabera erabateko iraulia gertatu baita, hau da, artera hurbiltzeko behar orokor batetik gaur egungo ezaugarri den «arte ekoizpen masibora» igarotzea. Utopiatzat hartzen zena, dio Groys-ek, betebehar bihurtu da: dena arte bihurtzeko nahia, bere zentzua duena Joseph Beuys-en ziurtasun hartara jotzen badugu, gizaki oro artistatzat hartzen baitzuen. Filosofo eta kritikari errusiarrak “bere buruaren diseinutzat” jotzen du fenomeno hori.
Horren ondorioz, publikoa ez da fidatzen obren baliozkotasunaz, eta horregatik bihurtu dira analistak artea zer den eta zer ez den identifikatzeko legitimatuak. Nork daki benetan? Izan ere, postkontzeptualismoaren ondoren, eta sare sozialetan dabiltzan irudi eta sorkuntza muntaketen oldearen arabera, nor ez da gai artea dei genezakeen zerbait sortzeko?
Arazo horien azterketa eta balorazioa da Arteaz mintzatzeko atalean jorratzen dena. Ospe handiko jendea, korronte desberdinetakoa izango da atal horretan. Beren alderdi artistikotik haratago, diskurtso argia dute sorkuntzaren gaur egungo jazoerari buruz.