Skip links

XXI. MENDEA PENTSATZEA

Teknologia berrien eginkizuna, Humanismoaren egoera pentsatzea, denboraren kontzeptua eta Historiaren esanahia birplanteatzea, beharrezkoak ez diren ondasunen gainprodukzioak eragindako egoera ekologikoa aztertzea eta arlo ekonomikoan globalizazioak huts egitea, horiexek dira, beste askoren artean, XXI. mendea pentsatzea saio honetan egiten diren galderak.

Aurreko mendeko indarkeriak eragindako eztanda handi baten oihartzuntzat har daiteke XXI. mendea, bi mundu gerrak ilundua, gerra zibil traumatikoekin eta herrialdeen desintegrazio bortitzekin, eta horiek guztiek zalantzan jarri dute munduko erakundeen presentzia, duten eraginkortasun eta eragin urriagatik. Dachau eta Auschwitz izenek, baina baita gulag-en presentziak ere, eskala handian erakutsi zuten heriotza “jendaurrean”, eta horrek berekin ekarri du nihilismoa hedatzea eta kontsumoan, ongizatearen ideologian eta indibidualismo erradikalenean oinarritutako gizartea eraikitzea. Kontu horiei buruz galdetzea, teknologia berrien eginkizuna planteatzea, Humanismoaren egoera pentsatzea, denboraren kontzeptua eta Historiaren esanahia birplanteatzea, beharrezkoak ez diren ondasunen gainprodukzioak eragindako egoera ekologikoa aztertzea eta arlo ekonomikoan globalizazioak huts egitea, horiexek dira, beste askoren artean, XXI. mendea pentsatzea saio honetan egiten diren galderak. Garai honen berehalako helburu nagusia da aurreko mendean gertatutakoa leheneratzea eta zuzentzea, eta amaierara iritsi bide den pentsaera postmodernoa ezeztatzea. Beraz, “kaltetutako garai” baten aurrean geundeke, “nekropolitikak” deitu zaien horien ondorioz zatikatua, politika horiek ahuldu egin baitute demokrazien funtsa, eta ateak ireki baitizkiete ideia totalitaristei, populismoetatik nahiz Estatu ideiaren eta ondasun publikoen higadura sustatzen duen diskurtso neoerreakzionariotik (Nick Land) datozenak. 

Zientzia eta teknika bereizteko aukera, errealitate berean bat egiten duten munduen aniztasuna onartu eta harmonizatuko duen hizkuntza berri bat eskatzea, gizartearen narriadura etikoa zuzentzea, lanaren eta ekoizpenaren esanahia ikertzea, posthumanismoaren agerpena ikustea eta postantropozentrismoaren pitzadurak antzematea, laikotasuna eta korronte neoerlijiosoak aztertzea, baita postkolonialismoaren begiradan sakontzea ere, bide eta proposamen horietan guztietan jarri dute arreta hemen iradokitako filosofoek, nazioartean ospe handikoak guztiak ere, duten sendotasunagatik eta buruargitasun bereziagatik gai baitira mende honi buruzko diagnostikoa egiteko, hainbat ikuspegitatik begiratuta.

Ikusi
Drag