Skip to content

Adan Kovacsics

Santiagon jaio zen (Txile, 1953), Vienan ikasi zuen eta Espainian bizi da 1980az geroztik. Bertan, literatura itzulpenean jarduten da eta idatzi egiten du. Funtsean Austriako eta Hungariako autoreen lanak itzultzen ditu, hala nola Stefan Zweig, Karl Kraus, Arthur Schnitzler, Imre Kertész edo László Krasznahorkai. Goethe edo Franz Kafka klasikoak ere itzuli ditu. 

Gainera, saiakerak eta fikziozko liburuak ere idatzi ditu: Guerra y lenguaje, Karl Kraus en los últimos días de la humanidad, El vuelo de EuropaLas leyes de la extranjería. Espainiako Kultura Ministerioaren Itzulpen Sari Nazionala, Austriako Literatura Itzulpeneko Estatuko Saria (biak ala biak 2010ean) eta Hungariako Balassi Itzulpen Sari Handia (2017) jaso ditu. Alemaniako Hizkuntza eta Literatura Akademiaren kidea da.