Skip to content

Baró d’Evel

Niño de Elchek, Francisco Contrerasen ezizena, ‘cantaor’ modura aurkezten du bere burua, baina flamenko ohi gisa. ‘Cante’-a eta klasizismoa sakon ezagutu ondoren, ortodoxiarekin hautsi du, era guztietako musika generoak esperimentatzeko, baita poesia eta arte bisualak ere.

La distancia entre el barro y la electrónica, 7 diferencias valdeomarianas Niño de Elcheren lan berriena da. 2019ko irailaz geroztik, Matadero Madrid egonaldi artistikoen zentroaren laguntzaz, Niño de Elchek, Miguel Alvarez-Fernández konpositore eta musikologoaren ekoizpen artistiko-musikalarekin batera, argiaz eta soinuaz baliatzen den dispositibo bat garatu du, balio izan duena elkarrizketarako espazio gisa, besteak beste musika konkretuaren, serialismoaren, ambient-aren, flamenkoaren, folklore espainiarraren, punkaren, minimalismoaren edo ahots hedatuko tekniken eragin estetiko eta prozesualen collage baterako.

Niño de Elcheren bakarkako beste disko batzuk dira Voces del extremo eta Antología del cante flamenco heterodoxo, eta artista eta talde askorekin aritu da: Los Planetas, C. Tangana, Los Voluble, Macaco, Quentin Gas & Los Zíngaros, Martirio, Enric Montefusco. Baita Toundrarekin ere, zeinarekin sortu baitzuen Exquirla, Para quienes aún viven disko entzutetsuaren sorburu izan zen proiektua.  

Argazkia © Juan Carlos Quindós