Skip links
Loading Eventos

  • This evento has passed.

Europaren deriba

13/10/2022 | 17:30

Elkarrizketa: László Földényi eta José Luis Villacañas 

1989ren ondoren, ematen zuen Kantek aurreikusitako “betiereko bakea” konkistatu egingo zela XXI. mendean. Hala ere, Jugoslavia ohian izandako gerra izan zen mundua erronka berriei aurre egiten ari zelako lehen ohartarazpen seinalea. 2001eko irailaren 11k mende berri batean sartu gintuen, zeinetan liberalismoa eta balio liberalak krisian zeuden ia mundu osoan, “liberal” hitza munduko leku askotan abusu xede bihurtzeraino. Nola iritsi gara honaino? Nola zatikatu ziren gizarteak botere lerro berrien bitartez? Nola nabarmendu da tribalismoa gizarte demokratikoenetan ere? Zergatik sartu dira populismoa eta autokrazia munduko herrialde askotan? Nola suspertu da faxismoa askotariko moduetan? Eta egungo testuinguru geopolitikoan, nola birdefinitu behar da Europar Batasuna? Nola eragiten du Europaren deriba horrek Mendebaldeko historia espezifikoan, autokraziaren eta demokraziaren arteko oszilazioarekin? Zer etorkizun adierazten du Ukrainako egungo gerrak eta zer eragozpen planteatzen ditu EB sendotzeko? Elkarrizketaren xedea gai horiek aztertzea da, Mendebaldeko eta Ekialdeko Europako kulturen ikuspegiak landuta.

Details

Date:
13/10/2022
Time:
17:30
Evento Category:

Lugar

Baluarte
Baluarteko plaza. 31002 Iruña
Iruña, Nafarroa 31002
+ Google Map
View Lugar Website
Ikusi
Drag