Skip to content

Jordi Doce

1967an jaio zen Gijonen, eta poeta eta saiakeragilea da. Hainbat poema liburu idatzi ditu, besteak beste: No estábamos allí(Pre-Textos, 2016; urteko poesia liburu onena, El Cultural argitalpenaren arabera) eta Maestro de distancias (Abada, 2022). Honako hauen poesia ere itzuli du: W.H. Auden, William Blake, Lewis Carroll, Anne Carson, T.S. Eliot eta Sylvia Plath, besteak beste. Ohar eta aforismoen koaderno hauek argitaratu ditu: Hormigas blancas (Bartleby, 2005), Perros en la playa (La Oficina, 2011) eta Todo esto será tuyo (Pre-Textos, 2021), bai eta hainbat saiakera liburu eta artikulu ere. Gaztelaniako irakurlea izan zen Oxfordeko Unibertsitatean (1997-2000), eta editorea Letras Libres (2001-2004) aldizkarian eta Círculo de Bellas Artes (2007-2013) erakundean. 2012az geroztik, Galaxia Gutenberg argitaletxeko poesia bilduma koordinatzen du.

Argazkia © Luis Burgos