Skip links

TOPAKETEN MEMORIA ARTISTIKOA

 “Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programak antolatzen dituen jardueren barruan, “Topaketen memoria artistikoa” proiektuaren helburua da artista espainiarrei edo Espainian bizi direnei lan artistiko sortu berriak egiteko aukera ematea, programaren elkarrizketa, hitzaldi eta jardueretan garatutako ideia eta gaietan oinarrituak.

Lan artistiko sortu berrien proiektuak programak aurkezten dituen 10 gaien inguruan planteatutako jarduera batzuetan edo guztietan (izan elkarrizketa edo hitzaldietan, izan tailerretan, izan programazio artistikoan) parte hartu ondoren sortuko dira. Horretarako, programaren jardueretan parte hartu nahi duten guztiei interes-gutun bat idatz dezaten eskatzen zaie.

90.750 euro ezarri dira gutxienez ere 5 proiektutarako (banakakoak nahiz kolektiboak) lan artistiko sortu berrietarako. Honako zenbateko hauek emanen zaizkie:

  • 10.000 euro + BEZa, sorkuntzan eta produkzioan egindako lanen ordainsari gisa. 
  • 5.000 euroraino + BEZa, proiektuaren produkzio gastuak estaltzeko. Muga ekonomiko hori betetzen bada eta gastuen xehetasunen berri ematen bada, zenbatekoa proiektu bakoitzerako eskatutakoa izanen da.
  1. Urriaren 5a baino lehen zure interes gutuna bidali. 
  2. Iruñeko 72-22 Topaketak disfrutatu urriaren 6tik 18ra. 
  3. Zure sorkuntza proiektuaren eskaera aurkeztu azaroaren 19a baino lehen. 

Iruñera etortzeko beharra duten eta urriaren 5a baino lehen interes gutuna bidaltzen duten lehenengo 20 pertsonek 250 € arteko laguntza jaso ahal izango dute beren proiektua aurkezterakoan.

  • Ramón Andrés González . “Encuentros de  Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programaren komisarioa. Lehendakaria. 

  • Berta Ares Yáñez.“Encuentros de  Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programazio taldeko kidea. Batzordekide.

  • Roberto Valencia Rabanal. “Encuentros de  Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programazio taldeko kidea. Batzordekide.

  • Mercedes Álvarez La Mata. “Encuentros de  Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programazio taldeko kidea. Batzordekide.

  • Fabià Santcovsky Reschini. “Encuentros de  Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programazio taldeko kidea. Batzordekide.

  • Susana Irigaray Soto. Museoen Zerbitzuko zuzendaria. Nafarroako Gobernua. Batzordekide.

  • Celia Martín Larumbe. Museoen ataleko burua. Nafarroako Gobernua. Batzordekide.

  • Mercedes Jover Hernando. Nafarroako Museoaren zuzendaria. Batzordekide.

  • Ana Moreno Lecumberri. Dantzari eta dantza zuzendaria. Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea. Batzordekide.

  • Maitena Muruzabal Ollo. “Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak” programaren koordinatzailea. Idazkaria. Botorik gabe.
  • AL SOL / EGUZKITAN - Aizpea De Atxa Cancel

    Aizpea de Atxak aurkeztutako proiektuak arte-sorkuntzaren kontzeptua laburbiltzen du, XXI. mendeko kultura-paradigma berriaren adierazpen zehatza eta hedatua  baita, irekia , heterogeneoa. Bere proposamenaren artikulazio kontzeptual onak, hainbat bideren bitartez aurreiritzirik gabe (marrazketa, performance/bideo dantza, ikus-entzunezkoa, soinu-artea) islatua, modu koherente eta sendoan  Encuentros del 22/22ko Topaketetan eztabaidatu ziren gai nagusien indarra hedatzen du. Aizpea de Atxak ahotsa eta forma organikoak ematen dizkio munduaren, niaren eta haren harremanen pertzepzioari, bere belaunaldian oinarritutako jarreratik, zeinak  fisikoa eta  esperientzia-alderdiak aldarrikatzen baitu ahalduntzearen estrategia gisa. Al Sol/Eguzkitan  proiektuak funtsean gizatiarra dena  (gorputza eta zentzumenezkoa pertsonen arteko ezagutza –eta komunikazio- bide gisa) ulertu, sentitu eta adierazteko bideak irekitzen ditu, aldi berean sentimen –eta emozio-esperientzia unibertsaletara eta intimoetara eramaten gaituen posiziotik, eta sorkuntza pentsamendu kritikoko ekintza gisa proposatzen du.

  • ENCUENTROS DE PAJA Y ESFERAS - Iñaki Otsoa Etxeberria

    Iñaki Otsoaren eskultura-proposamena  forma, eraikuntza edo objektu batzuk imajinario kolektiboan kultura –ekintza baten adierazpen moduan hartzen duten irudi ikonikoaren kontzeptuari buruzkoa da.  Lasto eta esferen Topaketak proiektuak 22ko Topaketetako ikono gisa proposatzen den irudiaren kristalizazio materiala eskaintzen du; kasu honetan, 2022ko ekitaldietan Baluarte plazako gune publikoa bete  zuten lasto-fardelak. 1972an, de Prada Pooleren kupulek eta Equipo Crónicaren ikusleen Ikuslearen irudiek kategoria sinboliko eta ikoniko hori lortu zuten. 22ko Topaketetan lasto-fardelei buruz beste hainbeste esan dezakegu. Herritarren eta 22ko  ekitaldietan parte hartu zuten pertsonen arteko interakzio libreak elementu horiekin dimentsio ludikoa eta performatiboa eman zien, eta horrek instituzioena gainditu zuen, espazio publikoa libre hartuz.

    Otsoak lastozko-fardelak  basaulki makla bihurtzen ditu, eta, hala, 22ko Topaketen dimentsio bikoitza  kontzeptualki elkartzen du: espazio publikoan performatiboa den elementua esparru instituzionaletik kanpo jarraitzeko gailu bihurtzen da, espazio publiko berean, 22an programatutako ekitaldietan hasitako eztabaida eta elkarrizketa. Beste elementu sinboliko bat konbinatzen du eskultura-piezekin: koloretako 6 esfera, 22ko  Topaketetan eztabaidarako eta gogoetarako proposatutako gai-multzoak identifikatu zituztenak. Autorearen esanetan: “Esfera, sinbolikoki, aldeen arteko elkarrizketa, harremana, topaketa eta lotura izango da”.

  • IRRINTZI - Juan José Eslava Cabanellas & Pablo Ramos Requetibate

    Irrintzi proiektuak hainbat interes eta berrikuntza ardatz artistiko, sozial eta are gehiago ikerketa medikoterapeutiko anbizioarekin konbinatzean izan duen aberastasunagatik nabarmendu da. Proposatutako gailu metodologikoa eta teknikoa konplexua eta sofistikatua da, eta Juan José Eslava konpositorearen lidergo sortzailearen eskutik dator, Pablo Ramosekin eta E7.2 kolektiboarekin lankidetzan, zeinak proposamen originalak, abangoardiakoak eta inpaktukoak egin baitituzte. “Irrintzi” kantu tradizionalen hurbilketatik abiatzen da, eta, bertan, “irrintxilari”, ikerketa medikoa, Iruñeko inguruko kobazuloak, sorkuntzaren gune geoakustiko nagusi gisa, eta konpositoreak eta kolektiboak sorkuntza-lan instrumentalarekin eta elektronikoarekin egindako konbinazioa protagonista gisa jartzen ditu.

  • ESTUDIO SONORO DE TIEMPO, ESPACIO Y MATERIA - Joseba Torre Alonso

    “Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia” Joseba Torre konpositoreak proposatutako proiektua da, eta maila goreneko soinu- eta musika-  esparruan emaitza sortzailea espero daiteke,  abangoardiako  espiritu sendo eta bereizmen handikoa, bai  teknikoa, bai teknologikoa, bai sortzailea eta artistikoa. Bertan, akordeoi  bakarlarian oinarritutako obra  bat sortzea planteatzen da. Lan horretarako , Iñaki Alberdi ,gure   herrialdeko interpreterik nabarmenena egongo da,  konplexutasun eta ikerkuntzako gailu elektroakustiko batekin batera, konpositoreak  NUPeko ingeniariekin eta NGMKko irakasle instrumentalekin lankidetzan .

  • CIUDAD  DERIVA - Rocío Wittib

    Ciudad deriva Rocio Wittib-en proiektua da. 72/22 Topaketetan garatutako proposamen nagusien hutsuneetatik abiatuta, hiriari berri bat emango dion proiektu artistiko eta dokumentala da. Gainera, oso proiektu iraunkorra eta inklusiboa da, eta bertan  hirian zehar  ibiltzea ekintza emantzipatzailetzat  eta jitoaren fenomenoa ezagutza-bidetzat jotzen du.

Interes-gutuna

Ikusi
Drag