Skip to content
Iruñeko 72-22 Topaketak

Zenbateko garrantzia izan zuten
72ko Topaketek?

1972ko udan izan ziren Iruñeko Topaketak, nazioarteko abangoardiako jaialdia, eta Espainian publiko orokorrarekin lotutako arte gertakari nagusitzat hartzen da oraindik ere.

ALEA taldeko artistak izan ziren ekimen aitzindari haren antolatzaileak, batez ere Luis de Pabloren eta José Luis Alexancoren ekimenei esker. 

Ildo nagusiak honako hauek ziren: abangoardiaren eta herri tradizioaren arteko elkarrizketa, artisten eta publikoaren arteko elkarreragina eta hori guztia agertoki handi batean integratzea, Iruñeko hirian.

Testuinguru horretan, Topaketa haiek, Spoletoko Jaialdiaren, Kasseleko Documenta 5 erakusketaren eta Veneziako XXXVI Bienalaren muntako kultura gertakarien pare jarri zuten Iruña. Hala ere, bultzada hark ez zuen jarraipenik izan, eta denboraren poderioz ahuldu egin zen herritarrengan izan zuen eragina.

Iruña, artearen, pentsamenduaren eta kulturaren epizentroa

Iruñeko 1972ko Topaketen 50. urteurrena gogoratu nahi da Iruñeko 72-22 Topaketekin. Nolanahi ere, oroitzapen ospakizun handia izateaz gain, helburua da abiapuntu bat ezartzea, gure komunitatearen dimentsio kultural berri bat ekarriko duena modu iraunkor eta berritzailean, baita eraldatzailean ere, dimentsio etikoa eskaintzeko eta herritartasun kritikoa bultzatzeko gai izango dena.

Nafarroako Gobertuak bultzatuta, Iruñeko 72-22 Topaketen programazioaren edukia Ramón Andrés, saiakeragile, pentsalari eta poetaren proposamena da. Gainera, haren gidaritzapean, talde batek bere ekarpenekin osatuko du programa.

Topaketen irudia, Frederic Amat-en eskutik

Bi mende arteko ikus-artisten belaunaldi giltzarriaren kide naiz. Iraganean, kartelak tokian tokiko komunikabideak izan ziren eta hainbat kultur ekitaldi zabaldu zituzten. Gaur egun, teknologia berriek eta sareak irudiak beste kode posible batzuk dituzten pantaila ugaritan sartzea eragin dute.

Kartela “pintatzen” dugunean, nolabait, ideia baten enbaxadore bihurtzen gara, eta, kasu honetan, ekitaldi bat, kultura- adierazpen desberdinak egiteko eta, aldi berean,  72-22 Iruñeko Topaketak ospatzeko gaur egungo topaketaren deialdia egiten duena. Garai hartako garaikideak izan ginenontzat, frankismoaren estuarioan, Iruñetik irekitako leihoa izan zen. Haize freskoa.

72-22 Iruñeko Topaketen irudia eta kartela egiteko gonbita jaso dut, pribilegio eta erronka da aldi berean.

Nola ikustarazi irudi batean ikusleak segundo gutxiren buruan atxiki behar duena eta egunero datozkigun irudien zurrunbiloaren erdian identifikatu?

Hauxe da nire proposamena: tinta-mordoa, makula-kongregazioa. Pintzelkadak batak besteari deitzen zaizkion elkarrizketa, topaketa eta ideia-trukea ospatu nahi duten lurralde kromatikoei buruzkoa.

Frederic Amat