Zertan datza deialdia?
“Encuentros de Pamplona/ Iruñeko Topaketak” bienalak antolatzen dituen jardueren barruan, “Topaketen memoria artistikoa” proiektuak, artista espainiarrei edo Espainian bizi direnei lan artistiko sortu berriak egiteko aukera ematea du helburu, programaren elkarrizketa, hitzaldi eta jarduera artiskoetan garatutako ideia eta gaietan oinarrituak.
Lan artistiko sortu berrien proiektuak programak aurkezten dituen 9 gaien inguruan planteatutako jarduera batzuetan edo guztietan (izan elkarrizketa edo hitzaldietan, izan tailerretan, izan programazio artistikoan) parte hartu ondoren sortuko dira. Horretarako, programaren jardueretan parte hartu nahi duten guztiei bertaratze- formulario bat bete dezaten eskatzen zaie.
Zer zenbateko emango dira?
90.000 euro + BEZa ezarri dira gutxienez ere 6 proiektutarako (banakakoak nahiz kolektiboak) lan artistiko sortu berrietarako. Honako zenbateko hauek emanen zaizkie:
- 10.000 euro + BEZa, sorkuntzan eta produkzioan egindako lanen ordainsari gisa.
- 5.000 euroraino + BEZa, proiektuaren produkzio gastuak estaltzeko. Muga ekonomiko hori betetzen bada eta gastuen xehetasunen berri ematen bada, zenbatekoa proiektu bakoitzerako eskatutakoa izanen da.
Nola parte hartu?
- Irailaren 22a baino lehen zure bertaratze-formularioa bidali.
- Iruñeko Topaketak disfrutatu urriaren 3tik 13ra.
- Zure sorkuntza proiektuaren eskaera aurkeztu azaroaren 29a baino lehen.
Laguntza behar duzu Iruñean ostatu hartu eta joan-etorriak egiteko?
Iruñera etortzeko beharra duten eta irailaren 22a baino lehen bertaratze-formularioa betetzen duten lehenengo 20 pertsonek 250 € arteko laguntza jaso ahal izango dute beren proiektua aurkezterakoan.