ESKOLA
Topaketen Eskola 2024 Iruñeko Topaketen esparruan sortutako ekimena da, artistak ikasleekin eta irakasleekin konektatzeko helburuarekin, esperimentazioa, pentsamendua eta arte-diziplinen gurutzaketa uztartuko dituen hezkuntza-espazio bat sortzeko.
2026ko edizioa martxotik irailera bitartean egingo da, eta Nafarroako landa eskola eta batxilergo artistikoaren eredua duten institutu ezberdinetan tailerrak garatuko dituzten bederatzi artistek parte hartuko dute: Peru Galbete, Marina Lameiro, Xabier Erkizia, David Perez Villanueva, Mikel Belascoain, Mirari Echávarri, Martin Etxauri, Mursego eta Laida Azkona eta Txalo Toloza.
Topaketen Eskola 2026 zazpi landa eskoletara hurbilduko da: CP Gloria Larrainzar EP Zubirin, CP Añorbe, CP Santa Bárbara, Elon, Iruritako Herri Eskola, CP Pitillas, CP Beire eta CP Ujué, eta batxilergo artistikoaren eredua duten sei institutoetara: IES Estella Tierra Estella / Lizarraldea BHI, IES Plaza de la Cruz BHI, IES Iturrama BHI eta EArteSD Pamplona / Iruñeko AGDE Iruñean, IES Barañain Alaiz BHI Barañainen, eta EASDi Corellan.
TAILERRAK
La Escuela de los Encuentros / Topaketen Eskola cuenta con la financiación de la Dirección General de Derechos Culturales del Ministerio de Cultura.