Skip to content

Xabier Erkizia

Musikaria, soinu-artista eta ekoizlea. Azken 30 urteetan musika konposizio eta instalazio ugari aurkeztu ditu, horien artean 90 soinu banda baino gehiago egin ditu film, dantza eta antzerki lanetarako. Komunikabide ezberdinekin ere kolaboratzen du irrati sorkuntzan.

Hainbat proiektu komisariatu ditu, hala nola ERTZ Festival de Otras Música, non zuzendarikidea izan zen (1999-2017) eta Artelekuko AUDIOLAB soinu laborategia (2002-2014), zeinetan koordinatzailea izan zen. Hezkuntza arloan ere lan egiten du, unibertsitateekin elkarlanean eta, erregulartasunez, Elías Querejeta Zine Eskolan. 2021ean bere lehen film luzea estreinatu zuen, O GEMER (Atekaleun Films).

BELARRIRA PROIEKTATU

Zer entzuten dugu film bat “ikusten” dugun bitartean? Zer proiektatzen da gure belarri babesgabeetan irudiak agertzen diren bitartean? Kontua ez da salatzea, baizik eta zinema-aretoetan dauden bozgorailu ugarien bidez iragartzen denaz jabetzea. Baina, horretarako, agian, beharrezkoa da aurrez pantailarik gabe pentsatzea, ikusi aurretik entzutea, entzutetik proiektatzea. “Izan ginen ahotsak” Topaketen ibilbidearen barruan dago tailer hau.

ESKOLA ZENTROAK

Lizarraldea BHI - Lizarra

EASDi Corella - Corella