Skip to content

AzkonaToloza

Laida Azkona Goñi eta Txalo Toloza-Fernandez artistak Mediterraneo itsasoaren, Pirinioen eta Atacamako basamortuaren artean ibiltzen dira, eta arte bizien proiektuak egiten dituzte.

 Poesiaren eta antropologia bisualaren aukera amaigabeak, lofi bideogintza, performancea eta mugimendua interesatzen zaizkie, eta haien azken sorkuntzen ardatza historia ofizialaren berrirakurketa eta eszenarako pentsatutako sorkuntza dokumentala dira, eszenatzat harturik bai opera etxe bateko aretoa, baita goi ordokiko gatz lautada baten mugagabetasuna ere.

 Hainbat antzoki eta jaialditan aurkeztu dituzte lanak, honako hauetan, besteak beste: Grec Festival eta Festival Sâlmon d´Arts Vives (Bartzelona); Thèâtre de la Ville eta Festival d’Automne (Paris); Thèâtre Garonne (Tolosa); KVS (Brusela); EuroSzene (Leipzig); La Bâtie Festival (Genève); FIAC (Salvador da Bahia); Festival Mirada (Santos eta Sao Paulo); Museo Universitario del Chopo (Mexiko Hiria); Romaeuropa Festival (Erroma); Festival Internacional de Buenos Aires; Fitei Digital (Porto); Salón Nacional de Artistas de Colombia (Bogota); Naves de Matadero eta Teatro Español (Madril); NAVE (Santiago, Txile); Escena Abierta (Burgos), edo Temporada Alta (Girona).

GURE KANPAMENTU GALAKTIKOA

Jakintzak partekatzea. Ezagutzak partekatzea. Galderak partekatzea. Desioak partekatzea. Ideiak partekatzea. Beste errealitate batzuk, beste etorkizun batzuk irudikatzeko behar diren estrategiak partekatzea.

Baina, nola egingo dugu? Nondik hasiko gara? 

Eta gure biltegian gordetzen ditugun elastikoen metro horiek elkartzeko espazio seguru bihurtzen baditugu? 

Eta gure planetan pentsatu ahal izateko aterpe iragankor bat eraikitzen badugu? Haren orainean eta etorkizunean pentsatzeko.

Eta eskolako jolastokiaren zati bat, ordu batzuetan, agora bihurtzen badugu, naturarekin dugun harremana birplanteatzea ahalbidetuko diguten estrategia berriak imajinatu ahal izateko?

Lur planetarentzat beste etorkizun batzuk imajinatzeko eta amesteko aukera emango digun lekua. 

Amesteko aukera emango diguna.

ESKOLA ZENTROAK

CP Pitillas IP

CP Beire IP

CP Ujué IP