Skip to content

Mursego

Eibarren 1977an jaioa, Maite Arroitajauregi biolontxeloan lizentziatua da Gasteizeko Goi Kontserbatorioan. Zenbait musika taldeeta parte hartu eta gero (Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin, besteak beste), 2009an Mursego sortu zuen,hainbat mutazio eszeniko izan dituen bakarkako proiektua. Azken urteotan, zinema-musikaren konposizioan murgilduta, besteak beste, Fernando Francoren La consagración de la Primavera (2022) eta Victor Iriarteren Sobre todo de noche (2023) filmak musikatzen jardun du.

Bereziki emankorra izan da  Aránzazu Calleja bilbotarrarekin osatu duen bikote artistikoa, harekin batera Akelarre (2020), Pablo Agüerorena, eta Irati, Paul Urkijorena, musikatuz. Lehen lanagatik, Goya eta Platino sariak jaso zituzten musika original onenaren kategorian, eta bigarrenarekin, berriz, abesti onenaren eta musika original onenaren sarietarako izendatuak izan dira.

SOINUA SOINEAN

Praktikatik abiatuta soinu-pieza esperimentalak konposatzeko norbanakoaren gorputzak eskaintzen dizkigun aukera ugariak aztertuko ditugu.

Nondik eta nola sor dezakegu eraikuntzarako soinu-materiala?

Auto-entzutetik, “deep listening”-etik, berrirakurketatik (lapur-ari-ketatik), inprobisaziora.

Zentzu horretan, eta azken urteetako nire jarduerarekin jarraituz, irudiaren eta soinuaren arteko harremana landuko dugu.

Nola entzun begiradarekin, nola begiratu entzumenarekin?

Tailer hau Topaketen “Izan ginen ahotsak” ibilbidearen barne kokatuta dago

ESKOLA ZENTROAK

IES Alaitz BHI, BARAÑAIN