Mirari Echávarri
Mirari Echávarri (Iruñea) artista eta irakaslea da. Arte Ederretan lizentziaduna da (EHU), eta masterra du Irakasleen Prestakuntzan (Bartzelonako Unibertsitatea), baita Genero eta Kultura Ikasketetan ere (Goldsmithseko Unibertsitatea). Azken urteetan artxiboko irudietatik eta material autobiografikotik abiatuta egin du lan, eta beste artista batzuekin elkarlanean. Haren lana Artium Museoan (Gasteiz), Tabakaleran (Donostia), Didalica galerian (Bartzelona) eta beste hainbat tokitan erakutsi du, baita zenbait zinema jaialditan ere, honako hauetan, besteak beste: Porto/Post/Doc, International Short Film Festival Oberhausen, Festival en Ville eta Punto de Vista Jaialdia. Gaur egun doktoregaia eta irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, adierazpen plastikoaren didaktikaren arloan.
INDAR IKUSTEZINAK
Ikusten ez ditugun arren, unibertsoaren elementu guztiak indar ezberdinez lotuta daude, handienetik txikienera. Gure gorputzaren mugimenduarekin, argiarekin eta baliabide artistikoekin esperimentatuz, indar horiekin jolastuko gara, guztiok lotzen gaituen hari ikusezina zaindu eta argiztatzeko. Tailer hau Topaketen “Zergaitik eraiki gara horrela” ibilbidearen barne kokatuta dago.