David Perez Villanueva, Das
Dantza eta koreografian trebatzen da Kirstie Richardson, Joe Moran, Susan Rethorst eta Deborah Hay-rekin, besteak beste, Londresen, Salzburgon eta Berlinen. Camille Litalien, Rebecca Stillman, Diego Gil – Tarek Atoui, Jana Unmüssig, Carmen Larraz eta Azkona&Tolozarekin dantza egin du eta Mikel Subiza eta Marina Lameiroren filmetan parte hartu du ere.
2021ean bakarkako formatua eta partiturizazio koreografikoa staying alive #1ean eta idazketa staying alive #2an ikertzen ditu. Oihana Altuberekin elkarlanean, las bailarinas sortzen du 2023an. 2025eko azaroan estreinatu da bere lehen lana zuzendari gisa, saturbo-barra-bá, Lekuona Fabrikan Errenterian.
ZURE LIBURUA, NIRE DANTZA
‘Zure liburua, nire dantza’ tailerrean, ikasleen iruditeria pertsonala osatzen duten erreferente pertsonal eta kolektiboak aztertuko dira. Zer erreferenteren bidez ulertzen dugu elkar? Kulturan zein eragilek laguntzen digute mundua ulertzen? Eta zein da nire ahotsa bertan?
Hedabideetan eta kulturan egiten den gaurkotasunaren kontakizuna aztertuko dugu, bai eta ikasle bakoitzaren unibertso pertsonalak ere, “zerk adierazten nau?” galderaren bidez. Lehenengo ikerketa-fase horren ondoren, mugimendua eta ahotsa esploratzeko beste fase bat egingo dugu, inprobisazioko eta talde-konposizioko dinamiken bidez. Geroago, esperientzia horien azterketak, haien partiturizazioak eta idazketak sortuko dituzte koreografia eta azken eszenaratzea. “Zergatik eratu gara horrela” eta “Egiteko beste bideak” programa-ildoen barruan dago tailer hau.