Skip to content

Mikel Belascoain

Mikel Belascoain (Iruñea, 1978) artista bisuala eta zinemagilea da, eta Filmmaking for Social Change proiektuaren eta Arte Nuevo fabrikaren sortzailea. Haren lanak ikuspegi humanista eta bitalista du, eta obrak aldaketara lotutako prozesu ireki gisa ulertzen ditu. Beste artista, diziplina, kolektibo eta ezagutza arlo batzuekiko kokreazio, hibridazio eta elkarlan prozesuetan esperimentatzen du. Artistaren ibilbidean hainbat proiektu nabarmentzen dira, hala nola: Persona, artearen eta neurologiaren arteko elkarrizketa; Luna Negra, sustraietako flamenkoari buruzko proposamen zinematografiko, performatibo eta antropologikoa, edo Futuro, lan berriena, eskultura, zinema eta soinua biltzen dituen proposamen bat, ikusgai egon zena Chemnitzen, 2025eko Europako Kultur Hiriburuan. Belascoainek espazio publiko eta pribatu ugaritan aurkeztu du bere lana, honako hauetan, besteak beste: Centro Federico García Lorca, Madrilgo Teatro Real, Nafarroako Museoa, Botín zentroa eta Bertizko Jaurerria. Pertsonok gure begiradarekin dugun gaitasun eraldatzailean dago inspiratuta haren lana. Begirada kontziente eta inkontzientean sortze ekintza bat eta posizionamendu aktibista, poetiko eta iraultzaile bat aurkitzen ditu.

ETORKIZUNA PRIMARIOA DA

Proposamenak funtsezkora itzultzea du helburu, sorkuntzari aurkikuntzaren alaitasunetik heltzea, neska-mutilak pentsamendu-kide gisa tratatuz. Kontua ez da eraikitzen irakastea, baizik eta ikastea eta heldu gisa hausnartzea mundua ikusteko duen moduaz, eskuartean dugunetik abiatuta eta beste ezer bilatu gabe irtenbide harrigarriak proposatzeko gai izanda. Eraikuntza eskultoriko, arkitektoniko eta plastikotik lan egingo dugu, ikuspegi kolorista primarioarekin, hau da, gorria, horia eta urdina soilik erabiliko ditugu. Piezen arteko araztasunean, forman, pisuan eta jatorrizko erlazioan zentratzeko gonbita da muga hori. “Zergatik eraiki gara horrela?” Topaketen ibilbidearen barruan dago tailer hau.

ESKOLA ZENTROAK

C.P. Santa Bárbara, MONREAL

CP Añorbe IP AÑORBE

GALERIA

C.P. Santa Bárbara, MONREAL

CP Añorbe IP AÑORBE