Marina Lameiro
Marina Lameiro zinemagilea eta produktorea da. Hainbat jaialditarako hautatu dute haren lana: Visions du Réel, FIDMarseille, Punto de Vista, Open City London eta MoMA Doc Fortnight jaialdietarako, besteak beste. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen URJCn (Juan Carlos Erregea Unibertsitatea), eta zinemagintzako prestakuntzarekin jarraitu zuen Bartzelonan, Sormenezko Dokumentalen Masterra eta Muntaketako Graduondokoa eginez Pompeu Fabra Unibertsitatean, baita New Yorken ere, artista egoiliar gisa Brooklyneko UnionDocs arte dokumentaleko zentroan.
IRUDIEKIN IDATZI
Hizkuntza zinematografikoa hausnarketarako tresna gisa hartuta, tailer honek irudien, soinuen eta hitzen arteko harremanak sortzera gonbidatzen gaitu, ingurunearekin dugun harremana zalantzan jartzeko. Collagea, filmazioa, muntaia edo idazketa bezalako teknika esperimentalen bidez, irudi edo soinu bat esanahiaz kargatzeko hainbat modu aztertuko ditugu. “Zinema, amore ematen ez duen irudia” Topaketen ibilbidearen barruan dago tailer hau.




















