Potentzien aspaldiko irrika egun indarrean dago berriro, zalantzarik gabe. Hedapen inperialistak, edozein dela ere bere doktrinaren joera, hori bai, beti muturreko kapitalismo baten ideologiari lotua, armak edo gogorkeria ekonomikoa erabiliz indarrez menperatuak diren herrialdeen subiranotasuna eta duintasuna urratzen ditu. Ahalegin totalitario horrek aurrekari tragikoak ditu, eta identitate sentimendu izatez erredukzionista sustatzen du, nola nazionala hala indibiduala. Haren ekintzak indibidualismoaren sustapena dakarrenez, gizarte kohesioa zailagoa da egunetik egunera. Topaketetan izen handiko ahotsak bilduko dira, testuinguru latz hori aztertzeko, eta egoera larri horren errealitatea bereizten lagunduko digute, eta, kasurik onenean, erantzun posibleak begiztatzen.