Skip to content

Zinema, amore ematen ez duen irudia

Zinemarik onenean, sendoenean, irudiak pentsamendu bilakatzen dira. Narrazio oro, argumentu oro eta plano oro dira proposamen baten parte, esan nahi denaren parte; guztiak erabiltzen dira osatzen gaituen istorioan bide desberdinak adierazteko. Kaskartu ez den zinemak, interes komertzialekin bakarrik lotuta ez dagoenak, diskurtsoa berriro eraiki eta planteatzeko erantzukizuna du. Giza gatazka ezagutzeko, ezinbestekoa da iragana ez ahaztea, baina, era berean, zain dugun etorkizuna susmatzeko ausardia izan behar da, eta horretarako irudimena eta argitasuna zinema sakonak bakarrik proposa ditzake, zinema horrek bakarrik eskain baitiezaguke amore ematen ez duen irudia, begirada hustu eta askatuta gugan pentsatzeko modu berriak ematen dizkigun irudia.

Parte-hartzaileak

LOTUTAKO EKITALDIAK