Skip to content

Peru Galbete

Ahotsa eta irudiarekin egiten du lan, batez ere, batzuetan bakoitza bere aldetik eta beste batzuetan elkar erlazionatuz. Ahots esperimentazioa, inprobisazioa eta performancea ditu interesgune, eta pieza indibidualak naiz kolektiboak sortu ditu. Peruk bere artelana inguratzen duen iruditeria, izan musika, diseinua, marrazkiak, poesiak edo bideoak ere lantzen ditu.

Lau musika album argitaratu ditu orain arte, bigarrena, Voces de la Selva, osoki Boliviako basoan grabatua eta hirugarren diskoa, Nor Zara Zu? liburuxka ilustratu formatuan argitaratu zuena. Zineari dagokionez, bi film labur estreinatu ditu Punto de Vista zine jaialdian, azkenekoa 2023 urteko sail ofizialean. Bestetik, Huarte Zentroan Uraren Oldea kontzertu musikal-bisuala sortu du, musika eta proiektatutako irudia batera lantzen dituen zuzenekoa.

HARRIA, PAPERA ETA OROITZAPENA
(talde erretratu bat)

Konturatu gabe ere, argazkiak bata bestearen segidan jartzen gabiltza bideo bat grabatzean, segundu bat 25 irudi finkoz osatzen da normalean. Azken finean mugimendua gelditasun ezberdinak elkartuz sortzen da eta hau, eguneroko bizitzan ere gertatu daiteke, iraganeko oroitzapen bat irudi formatuan datorkigu, denborarekin fotograma batzuk galdu izan balitu bezala. Argazki batek denbora gelditzen du eta beraz izan daiteke lehen, orain edo gero, dena aldi berean. 

Bideo bat mugimenduan dagoen irudi bat bada, argazki bat geldirik dagoen bideo bat izan daiteke. Ideia hau baliatuko dugu sortuko dugun filma kolektiboak eskola eta bertako ikasleak beraien artean gehiago ezagutzeko (baina batez ere sormen lan baten prozesua partekatuko dugu) hasieratik bukaerara, elkarrekin eta kuriositatetik ikasiz. Bakoitzak objektu, kantu, ipuin, marrazki edo argazki bat ekarriko du, oroitzapen bati lotua. Adibidez, harri berezi bat, lo-kanta bat, argazki bat (familiarra, animalia batena, leku batena…)

IBILBIDEAK

DATAK ETA ESKOLAK

Eskola Data Taldea
CPEIP Zubiri Gloria Larrainzar HLHIP Apirilak 10 eta 11 LH 3 - 6
CPEIP Ntra. Sra. de Orreaga / Orreagako Ama HLHIP, Garralda Maiatzak 8 eta 9 LH 3 - 6
CPEIP Santa Bárbara, Monreal Maiatzak 20 eta 22 LH 4 - 5
CPEIP Urroz HLHIP, Urroz Villa Maiatzak 20 eta 22 LH 4 - 6

GALERIA

CPEIP Zubiri Gloria Larrainzar HLHIP

CPEIP Ntra. Sra. de Orreaga / Orreagako Ama HLHIP, Garralda