Artista digitala, programatzailea eta DJ lanetan aritzen da.
New Mediako artistarik ezagunenetako bat da, eta Motoi Ishibashi diseinatzailearekin batera zuzentzen duen Rhizomatiks ekoizpen digitaleko tailerra mito bihurtzeko bidean dago jada. Berritzailea da arteak eta teknologiak eskaintzen dituzten aukerei dagokienez, eta originaltasunez jarduten du adierazpen artistikoan, errealitate birtuala, adimen artifiziala, robotak eta droneak erabilita; tresna horietan oinarrituta, egunerokotasuneko fenomenoei eta gorputzari buruz, analogikoaren eta digitalaren arteko, errealaren eta birtualaren arteko harremanari buruz egiten du gogoeta. Artista digital, programatzaile, konpositore eta diseinatzaile gisa egin dituen proiektuei esker, nazioartean punta-puntako artista dela esan dezakegu, jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen duen aldetik, hala nola Bartzelonako Sonar jaialdian.