Konpositorea.
Konposizioko ikasketak Bartzelonan egin zituen Gabriel Brnčić eta Mauricio Sotelorekin, eta Stuttgart eta Berlinen Marco Stroppa eta Daniel Ottekin. Hiru ganbera opera idatzi ditu, La Platako Teatro Argentino, Municheko Bienala, Gran Teatre del Liceu eta antzeko erakunde eta jaialdiek enkargatuta, baita Bartzelonako OBCk, SWR Stuttgart Sinfonieorchesterrek eta Tokyo Philharmonicek enkargatutako edo interpretatutako hainbat orkestra obra eta, besteak beste, Aldeburgh Festival edo Koloniako Bienal New Talents jaialdi ospetsuek enkargatutako ganbera obrak ere. 2015ean Japoniako Toru Takemitsu Composition Award sarietako 2. saria jaso zuen, 2016an Alexander von Humboldt Fundazioaren Wardwell beka, 2021ean Berlingo Arteen Akademian artista gazte egoiliarra izan da eta 2024an Konposizioko Reina Sofía saria jaso du.