Islamologoa eta Sufismoan espezialista da.
Filologia arabiarrean doktorea eta mistika sufian espezialista da, eta prestakuntza egonaldiak egin ditu Marokon, Jordanian, Libanon eta Sirian. Arabiar kaligrafiako eta turkiar musikologiako ikasketak egin ditu Istanbulen, eta ney interpretea da. Ikasketa islamikoen irakasle gisa, hainbat erakunde akademikorekin lankidetzan aritzen da, bai espainiarrekin, bai latinoamerikarrekin. Poesia sufi arabiarraren eta pertsiarraren itzultzailea da, bai eta sufismoari buruzko zenbait lanen egilea ere, besteak beste: Sufismo (Fragmenta), Perlas Sufíes. Saber y sabor de Mevlânâ Rûmî (Herder) eta Rûmî. Alquimista del corazón, maestro de derviches (Herder). 1998an, Bartzelonako Institut d’Estudis Sufís institutua sortu zuen, eta harrezkero, zentro hori zuzentzen du.