Fisikaria eta idazlea.
Ikerbasque irakaslea da Donostia International Physics Center zentroan. Bertan, NEXT esperimentua zuzentzen du, Canfranceko Lurpeko Laborategian (LSC) egiten dena, baita nuESS esperimentua ere, Neutroien Espalazio Iturri Europarrean garatuko dena. NEXT esperimentuaren helburua neutrinoa bere antipartikula dela frogatzea da, eta nuESSrena, berriz, neutrinoen eta materiaren arteko interakzio mota berezi bat aztertzea, fenomeno fisiko berriak egon daitezkeela ezagutarazteko. Dibulgazio zientifikoko bi liburu argitaratu ditu; bost eleberri, berriena Nación neandertal (Espasa, 2024), eta poema liburu bat, Leaving Ithaca (Eolas, 2024). Jotdown argitalpenaren ohiko kolaboratzailea da, baita Mercurio literatur aldizkariarena ere.