Idazlea.
Doktorea Zientzia Politiko eta Soziologian UCMn eta masterduna Kultur Erakunde eta Enpresen Kudeaketan Salamancako Unibertsitatean. Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Unibertsitate Autonomoan irakasle eta ikertzailea izan da hamalau urtez, historia intelektual eta kulturalaren, memoria historikoaren eta teoria politikoaren arloetan, ikuspegi feminista batetik. 2016tik komunikatzaile eta dibulgatzaile gisa lan egiten du irratian (Onda Cero) eta epistemologia, kritika eta narratiba feministei buruzko tailerretan. La Marean kolaboratzaile izan da eta Público egunkariko iritzi burua da 2024tik. Emilia (Max sarien finalista) eta Gloria testu dramatikoen egilekidea da, Teatro del Barrio erakunderako, eta Carmiña lanaren egilea. Hiru bakarrizketak berak sortu eta bultzatzen duen «Mujeres que se Atreven» ekimenean sartzen dira. 2019an Vivir el tiempo. Mujeres e imaginación literaria (Editorial Ballatera) liburua argitaratu zuen. 2023an Parentesco animal. Los feminismos incómodos de Doris Lessing y Kate Millett, Galaxia Gutenbergen.