Skip to content
© Aitor Izaguirre

SIGMA Project

SIGMA Project (edo gauza bera dena, Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silgueroren talentuen batura) saxofoi kuarteto bat baino gehiago da, ezinbesteko ibilgailua da XXI. mendeko musika instrumentalarentzat. Saxofoiaren benetako ‘Ardittiak’ izaki (halaxe izendatu zituen Scherzo musika aldizkariak), 250 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte mundu erdiko auditorium eta jaialdietan, hala nola Milango La Scala Antzokian,  Buenos Airesko Colón Antzokian, Mexiko Hiriko Arte Ederren Jauregian, Estatu Batuetan, Jamaikan, Bogotan, Txilen, Alemanian, Frantzian, Eskozian, Ingalaterran, Italian, Polonian, Errumanian, Kroazian, Tunisian eta, noski, Espainian duten zirkuitu propioan. 90 obra berri baino gehiago ondu dituzte, eta orain arte 13 lan diskografiko argitaratu dituzte (Wergo, Kairos, Col-Legno, Mode Records). 10. urteurrena (2008-2018) ospatzeko egindako nazioarteko biran BBVA Fundazioak aitortu egin zuen SIGMA Project kuartetoaren bikaintasuna Musika Ikertzaileei eta Sortzaileei ematen dien Leonardo beka entzutetsua emanda.

LOTUTAKO EKITALDIAK

KONTZERTUA
13/10/2024
Terminado
19:30

Location

Baluarte Ganbera Aretoa